Albisteak
Atzealdea

Aho batez onartu dute Emakumeen Aurkako Indarkeria Ezabatzeko Egunari buruzko adierazpena

Indarkeria matxista prebenitzeko hainbat konpromiso hartu ditu udalak, batik bat, adingabeei begira.

2023·12·01


Aho batez onartu dute Azaroaren 25eko Emakumeen Aurkako Indarkeria Ezabatzeko Egunari buruzko adierazpena, azaroko osoko bilkuran. Adin txikikoengan jarri dute fokua aurten: Eudelek egindako adierazpenean nabarmentzen denez, sexu-indarkeriak adingabeen artean “gero eta eragin handiagoa” duela azpimarratu dute, “indarkeria mota hori ikusezinena eta normalizatuena baita, eta urtetik urtera gora egiten jarraitzen baitu”.

Agurtzane Solaberrieta alkateak, udal-gobernuaren izenean, hezkuntzaz haragoko lana dela nabarmentzeaz gain, gogoratu du udalak urteak daramatzala hezkidetza programak bultzatzen eta sexu aholkularitza zerbitzua ere eskaintzen duela.

EAJk ere hezkuntzan eragiteko beharra nabarmendu du, eta PSE-EEko zinegotziak, berriz, 2023an indarkeria matxistak Espainian eragindako 53 biktimak hartu ditu gogoan, eta prebentzioan eta arretan sakontzeko premia nabarmendu du.

Udalak udalerrietan berdintasunezko eta indarkeriarik gabeko bizikidetzarako baldintzak bultzatzeko arduradun nagusi gisa jota, hainbat konpromiso hartu eta horiek betetzeko hainbat ekintza proposatzen ditu adierazpenak.

Adierazpena, osorik: