Eduki publikatzailea
Atzealdea Agerialdeko frontoian drainatze lanak egingo ditu udalak, ostegunetik aurrera
2021·07·13
Agerialdeko frontoian drainatze lanak egingo ditu udalak, ostegunetik aurrera. Hain zuzen ere, frontoi hori estaltzeko lanak abiatuak ditu Udarregi ikastolak, eta horrekin batera egingo ditu udalak drainatze lanak ere. Udalak Sasoi Eraikuntzak SL enpresari esleitu dizkio lanak, 48.363,28 euroan. Ostegunean hasiko dira makinak sartzen, eta lanak lau astetan bukatzea aurreikusi dute.
Drainatze lanei dagokionez, bi fasetan egingo dituzte. Lehenengo, lur eremu horretako euri urak jasotzeko drainatze hodi bat jarriko dute, eta, ondoren, ezker pareta guztia saneatuko dute.