Eduki publikatzailea
Atzealdea Administrari lanpostu bat betetzeko oposaketa-lehiaketan onartuen eta baztertuen behin-behineko zerrenda argitaratu da
2026·06·24

Administrari lanpostu bat betetzeko oposaketa-lehiaketa prozesuan onartuen eta baztertuen behin-behineko zerrenda argitaratu da, GAO Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean: alegazioak aurkezteko aukera izango da gaur hasi eta uztailaren 8ra arte (hori barne). Bete beharreko postua Gizarte Zerbitzu, Berdintasun, Aniztasun eta Jarduera Fisiko eta Kiroleko administrazioarena da.
Alegazioen fasea pasata, behin betiko zerrenda argitaratuko da, eta horren ostean egingo da probaren deialdia. Postu horren prozesuari lotutako informazio guztia udalaren webgunean aurki daiteke.
GAOko iragarkia: hemen.
