Eduki publikatzailea
Atzealdea Abuztuaren 17tik irailaren 6ra bitartean izango da 2026-2027 ikasturteko kirol-ikastaroetan izena emateko epea
2026·07·28

Oiardo Kiroldegiak prest du 2026-2027 ikasturterako ikastaroen eskaintza, eta izena emateko epearen berri eman du: abuztuaren 17tik irailaren 6ra bitartean izango da. Azken urteetan egin bezala, Internet bidez izango da izen-ematea, galdetegi bat beteta. Eskainitako plaza kopurua gainditzen den kasuetan, zozketa egingo da: behar izatekotan, irailaren 8an egingo da.
Kiroldegia obretan da, eta amaitu arte ez da uretako ikastarorik eskaintzerik izango. Bitartean, behin-behineko ikastaro batzuk eskainiko ditu kiroldegiak: igerilekua irekitzen denean bertan behera geldituko dira.
Aretoko jarduerak (6-16 urte)
Eskalada (6-9)
Eskalada (10-14)
Eskalada (15-18)
Gazte entrenamendu funtzionala + gimnasioa (15-16)
Aretoko jarduerak (+16 urte)
Spinning
Pilates osasuna
Pilates hastapena
Pilates hobekuntza
3. adina
Mantenu gimnasia
Mantenu gimnasia + 1
HIIT
Konbinatua (spinning + tonifikazioa)
Yoga
Jarduera fisiko egokitua
Eskalada
Core-Gap
OKI
Total training
Emakumeei zuzendutako jarduerak (+16 urte)
Haurdunak
Erditze ondorengoa
Oinarrizko indar entrenamendua
Korrika hastapen taldea
Behin-behineko ikastaroak (+16 urte)
Ekintza ugariak (aquagym)
Konbinatua (spinning + multiekintzak)
Konbinatua (spinning + igeriketa)
Functional training (igeriketa errendimendua)
Kirol sailak gogoratu duenez, udalak ematen dituen hobariak jaso daitezke kiroldegiko abonu eta ikastaroengatik. Usurbilen erroldatutako eta baldintza ekonomikoak betetzen dituzten bizikidetza-unitateek %50eko, %75eko edo %90eko hobariak jaso ditzateke: horrek esan nahi du hobaridun izateko eskubidea aitortua dutenek prezioaren %50, %25 edo %10 soilik ordaindu beharko dutela, hurrenez hurren.
2026-2027 ikasturteko kirol-ikastaroen eskaintza: PDF.
Galdetegia betetzeko lotura: hemen.*
* Galdetegia abuztuaren 17an jarriko da martxan, ez lehenago.
