Albisteak
Atzealdea

Abian da zaintza ereduari buruzko parte hartze prozesua, talde eragilearen lehenengo bilerarekin

Zaintzaren ertz guztiak ordezkatu dituzte talde eragilean. Hilabetean behin bilduko da.

2021·05·25


Zaintza ereduari buruz hausnartzeko osatutako talde eragilea martxan da. Atzo, astelehenean, egin zuten lehenengo bileran: 20 lagun inguru elkartu ziren, zaintzak profesionalki zein pertsonalki bizi dituzten herritarrak eta erakundeak tarteko. Talde hori izango da zaintza ereduari buruzko parte-hartze prozesuaren muina landuko duena, nahiz eta horrez gain, bestelako foroak ere deituko dituzten, jende gehiagok parte hartzeko. Hilabetean behin bilduko dira (udako hilabeteak salbu, uztail-abuztua).

Zaintza ertz guztiak barne hartu ditu talde horrek. Tartean dira zaintzaile profesionalak (zentroetan zein etxe partikularretan lan egiten dutenak), familiako zaintzaileak, zaintza lanetara dedikatzen diren enpresak, Usurbilgo komunitatearen ordezkariak, zaintza zerbitzuetako erabiltzeak, Emagin taldea (prozesuan ikuspegi feminista bermatzeko) eta erakundeetako ordezkariak (udal ordezkari tekniko zein politikoak, Gipuzkoako Foru Aldundiko ordezkariak eta Matiakoak).

Lehenengo bilera elkar ezagutzeko baliatu dute, batik bat, eta, ondoren, talde txikietan egin dute lan, zaintza kontzeptuaz pentsatzean bakoitzari burura zer datorkion konpartituz. Atzoko bileran ateratakoak eta Matiak beste herrietan izan dituzten esperientzietan zer antzekotasun izan ziren hausnartu zuten, amaitzeko.