Eduki publikatzailea
Atzealdea Abian da Oporrak Bakean programa, haur sahararrak udan etxean hartzeko
2023·04·14

Oporrak Bakean programa abiatu dute aurten ere, eta haur sahararrak udan etxean hartzeko deia egin dute: 300 haurrentzako harrera-familien bila ari dira, ‘Uda bateko besarkada’ lelopean. Programan parte hartu nahi dutenek apirilaren 25era arte dute izena emateko epea, telefonoz deituta (696 014 786 ) edo oporrakbakean@gmail.com helbidera mezu elektroniko bat bidalita.
Oporrak Bakean programaren bitartez, 8 urteko haur sahararrek uda basamortutik eta errefuxiatu kanpamentuetatik kanpo pasatzeko aukera dute. Horrek hainbat onura ditu haurrentzat, batik bat, beren osasunari lotuta.
Informazio gehiagorako: Oporrak Bakean programaren webgunea.

