Albisteak
Atzealdea

Abian da Gaztelekuko ikasturte berria

Urriaren 14an bilera egingo dute DBH1eko nerabeen gurasoekin, zerbitzuaren berri emateko.

2021·10·07


Gaztelekua ikasturte berriari ekiteko prest dago: abiatua dute, dagoeneko, ikasturte berria 12-16 urte bitarteko nerabeentzako udal aisialdi zerbitzuan. Urtero, ikasturtea estreinatzearekin batera, DBH1ko nerabeen gurasoekin, hau da, lehenengo aldiz Gaztelekura joango diren gazteen gurasoekin bilera egin ohi dute, zerbitzuaren berri emateko: hilaren 14an izango da hori, 18:00etan. Bilerara joateko asmoa dutenei aurrez izena emateko eskatu dute: kultura@usurbil.eus helbidera idatzita edo 943 37 19 99 telefonora deituta.

Aurten, honako ordutegia izango du Gaztelekuak:

Astelehena:

16:30 / 18:00. DBH3.

18:00 / 19:30. DBH4.

Osteguna:

16:30 / 19:30. DBH2.

Larunbata:

16:00 / 19:00. DBH1.