Eduki publikatzailea
Komunikazioa
Orain dela 7 Urteak aldatuta.
Ugartondo eremuan 46 etxebizitza tasatu eta babes ofizialeko 46 etxebizitza, garaje eta trastelekuekin eraikiko dira
2017·07·07
Usurbilgo Udaleko Plenoak, 2017ko ekainaren 27an egindako bilkuran, Usurbilgo A-59 (Ugartondo) Eremuan eraikiko diren 46 etxebizitza tasatu eta babes ofizialeko 46 etxebizitza, garaje eta trastelekuen esleipenerako oinarriak behin betikoz onartu zituen.
Esleipen prozesuan parte hartzeko eskabidea eta dokumentazioa aurkezteko epea 20 egun naturalekoa izango da: 2017ko uztailaren 8tik 27ra arte, biak barne.
Etxebizitza tasatuak: Gipuzkoako Aldizkari Ofizialeko iragarkia (2017/07/07)
Babes ofizialeko etxebizitzak: Gipuzkoako Aldizkari Ofizialeko iragarkia (2017/07/07)