Eduki publikatzailea

Atzealdea 75 Kontratu gauzatuko dira enplegua sustatzeko egingo diren tokiko ekintzetan eta beterri-buruntzako egitasmo berezietan

Lanbidek, duela gutxi, tokiko ekintzak eta proiektu bereziak gauzatzeko diru-laguntzen deialdiaren emaitzak plazaratu ditu.

2017·11·16


Beterri-Buruntzako Udalek (Andoain, Astigarraga, Hernani, Lasarte-Oria, Urnieta eta Usurbil) proiektu ezberdinak kudeatuko dituzte eskualdeko langabetuen lan egoera hobetzeko asmoz. Ekintza horiek hiru eremu ezberdinetan laburbil daitezke: Eskualdeko enpresei kontrataziorako diru-laguntzak eskainiz, eskualdeko udaletxeetan egitasmo ezerdinak burutzeko beharrezkoak izango diren kontratuak eginez eta gizartean baztertutako emakumeei bideratuta dagoen prestakunta enplegu programa burutuz.

Proiektu hauen aniztasuna dela eta, eskualdeko kolektibo ezberdinei laguntza eman nahi zaie tokiko garapena sustatzeko. Eskualdeko enpresentzat kontrataziorako diru-laguntzak eskainiko dira eta bertan emakumeei edo denbora luzez langabe daudenei lehentasuna emango zaie. Udaletxeetako egitasmoak garatzeko, profil teknikoa duten eskualdeko gazte langabetuak kontratatuko dira. Azkenik, prestakuntza enplegu proiektu berezia, lan mundura sartzeko zailtasunak dituzten taldeak laguntzeko asmoarekin diseinatutako programa da.

Enpresetan kontratazioak burutzeko diru-laguntzak

33 diru-laguntza kudeatuko dira Beterri-Buruntza eskualdean. Andoain, Astigarraga, Hernani, Lasarte-Oria, Urnieta eta Usurbilgo udaletan kokatuta dauden enpresa guztiak izan daitezke laguntza horien onuradun. Laguntza jasotzeko, kontratua eskualdekoa den langabetu bati egin beharko zaio. Kontratuek gutxienez 3 hilabeteko iraupena izan beharko dute eta lanaldi erdikoak edo osokoak izango dira. Kontratuak Lanbideren bitartez gauzatuko dira eta diru-laguntzak Andoaingo bulegoan (La Salle etorbidea, 6. 20140 Andoain) eskatu beharko dira. Informazio guztia Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu da.

Eskualdeko udaletxeetan egitasmoak burutzeko kontratazioak

Abenduak 31a baino lehen 22 kontratu gauzatu beharko dira. Hemen laburbiltzen dira argitaratuko diren lanpostuak:

·Eskualdeko gazte langabetuek eta emakumezkoek lehentasuna izango dute hurrengo 6 kontratuetan:

- Orientatzailea.

- Kontrataziorako diru-laguntzen dinamizatzailea.

- Produktu turistikoak garatuko dituen pertsona.

- Sagardo botilen birziklapenaren bideragarritasuna aztertuko duen pertsona.

- Maskoten kontzientziazio kanpainak burutuko dituzten bi pertsona

·Lan mundura sartzeko zailtasunak dituzten taldeentzak (55 urte gorakoak, DBE,…) 16 kontratu:

- 4 basoko langile

- 1. mailako ofiziala (Basozain, margolari edo igeltsero)

- 6 peoi (Brigada)

22 kontratu hauek eskualdeko udaletan (Andoain, Astigarraga, Hernani, Lasarte-Oria, Urnieta eta Usurbil) gauzatuko dira baina Lanbidek kudeatuko ditu. Azaroan, Lanbiden argitaratuko dira lan eskaintzak eta bertan eman beharko da izena. Kontratu bakoitzaren iraupena proiektuaren araberakoa izango da baina kontratuek lanaldi osoan 5 hilabeteko bataz besteko iraupena izango dute. Lehentasuna izango dute eskualdeko biztanleek.

Egon adi! www.lanbide.euskadi.eus

Ostalaritzako enplegu prestakuntza egitaraua – laneratzea erraztuko duen ibilbide osotarikoa

Programa hau turismoa eta ostalaritzako sektoreetan oinarrituta dago. Bertan diseinatutako ibilbide profesionalari esker eskualdeko langabetuen laneratzea erraztea du helburu. Bi lanalditan banatzen da ibilbide hau. Lehenengoan, prestakuntza aldian, ostatu etxebizitzetan oinarrizko lanak egiteko gaitasun ziurtagiria lortuko da. Hasiera batean, Cebanc-en esku dago 15 pertsonen prestakuntza. Bigarren lanaldian 15 ikasleetatik 10ek, sektoreko hainbat enpresatan kontratu bat lortuko dute Lanbidek eskainitako diru-laguntza eta Beterri-Buruntzako udalen elkar-finantzaketari esker. Kontratuek 6 hilabeteko luzapena edukiko dute lanaldi osoan. Lanbideren esku egongo da persona horien hautaketa.

Egitasmo hauek Lanbide eta Beterri-Buruntza eskualdeko udalek (Andoain, Astigarraga, Hernani, Lasarte-Oria, Urnieta eta Usurbil) egindako ekarpen ekonomikoari esker burutuko dira.