Eduki publikatzailea

Atzealdea 650 Usurbil Bizi otarrak, herriko ekoizle eta sortzaileen lana bultzatzeko

Abenduaren 14tik 30era, herriko dendetan egindako erosketek saria izango dute: herriko ekoizle eta sortzaileen produktuekin osatutako 650 Usurbil Bizi otarrak. Guztira, 100 otar inguru banatuko dira, herriko 34 ekoizle eta sortzaileren lanekin osatuak. Udalak, Hurbilagok eta Kulturguneak elkarlanean sortu dituzte otarrak.

2022·12·12


Usurbilgo Udalak, Hurbilagok eta Kulturguneak bat egin dute herriko ekoizle eta sortzaileen lana bultzatzeko, 650 Usurbil Bizi otarrak osatuta. Herriko 34 ekoizle eta sortzaileren lanekin osatuko dituzte otarrak: guztira, 100 otar inguru zozkatuko dira abenduaren 14tik 30era erosketak herriko dendetan egiten dituztenen artean. Otarren banaketa abenduaren 31n egingo da, Hurbilagok antolatzen duen San Silvestre lasterketaren ostean.

650 Usurbil Bizi proiektutik sortu da, orain, 650 Usurbil Bizi otarra. 650 Usurbil Bizi proiektuak Usurbilen identitatean, baloreetan, ondarean eta proiektu eraldatzaileetan du oinarria: horietan oinarritutako turismo eskaintza proposatzen du. Eskaintza hori, ordea, ez da soilik Usurbildik kanpora begira egiten: “Barrura begirakoa ere bada, besteak beste, herrian daukagunari duen balioa aitortzea baitu helburu, tokikoa den hori guztia indartzeko”. Gabon garaiaren bueltarako prestatutako 650 Usurbil Bizi otarrek helburu hori dute, hain justu: herriko ekoizle eta sortzaileen lana bultzatzea, haien produktuak eta sormen lanak otarretan bilduta.

Guztira, herriko 34 ekoizlek eta sortzailek parte hartuko dute otarrean, eta 100 izango dira banatuko diren otarrak. Abenduaren 14tik abenduaren 30era bitartean herriko dendetan egindako 10 euroko erosketa bakoitzeko txartel bana eskuratuko da, eta guztien artean zozkatuko dira 100 otarrak. Abenduaren 31n banatuko dira otarrak, Hurbilagok antolatutako San Silvestre lasterketaren ostean. Kanpainak iraun bitartean, 650 Usurbil Bizi otarren eredu batzuk erakutsiko dira herriko merkatari eta ostalarien erakusleihoetan. Elkarlanarekin jarraituz, Udarregi Ikastolako ikasleak izango dira ekoizle eta sortzaileen produktuak otarretan banatzeaz arduratuko direnak.

Alfabetikoki ordenatuta, hona 650 Usurbil Bizi otarrean parte hartuko duten 34 ekoizle eta sortzaileak:

Aginaga sagardotegia

Edorta Agirre

Aialde Berri sagardotegia

Maider Alzaga

Ameba

Yolanda Arrieta Malaxetxeberria

Mirotz Arrospide – Arrozpide barazkiak

Andoni Arzallus Sagardia

Ainara Azpiazu Aduriz ‘Axpi’

Arrillaga-Txiki baserria

Basatxerri

Bordatxo Esnea

Jakoba Errekondo Saltsamendi

Elhuyar Fundazioa

Han Goiko arraultzak

Koldo Huegun Zapirain – Borda Txuri

Iñorkiñak

Ione Iruretagoiena

Natali Izagirre – Neona

Iruin sagardotegia

Jon Ostolaza Goñi

Joseba Tapia Usabiaga

Jurgi Fuentes Goikoetxea

Maddi Noriega Zaldua

Mihise

Noaua! Kultur Elkartea

Odolaren Mintzoa

Pako Orbegozo

Rukula

Saizar sagardotegia

Urdaira sagardotegia

Usurbilgo Sagastia – Sagarki

Viafara

Jose Mari Zaldua – Sari Frutak