Eduki publikatzailea

Atzealdea 650 Usurbil Bizi Gabonetako otarrak, martxan

Gaurtik abenduaren 26ra bitartean, herriko dendetan egiten diren erosketen bidez, 650 Usurbil Bizi Gabonetako otarrak eskuratzeko aukera izango da. Herriko 33 ekoizlek eta sortzailek eta Hurbilagoko 16 dendak parte hartuko dute ekimenean, eta 100 otar banatuko dira.

2025·12·01


650 Usurbil Bizi Gabonetako otarrak martxan dira, dagoeneko: gaurtik hasita abenduaren 26ra bitartean, herriko dendetan egiten diren erosketen bidez eskuratu ahal izango dira otarra irabazteko zozketarako txartelak. Larunbatean jakinarazi zen aurtengo otarretan parte hartuko duten ekoizle, sortzaile eta dendak zeintzuk izango diren, Hurbilagoren Udazkeneko Azokan. Abenduaren 26an egingo da zozketa, eta abenduaren 27an banatuko dira Gabonetako 100 otarrak, 13:30ean, herriko frontoian.

650 Usurbil Bizi otarrek bi helburu nagusi dituzte: herriko ekoizle eta kultur sortzaileen lana ezagutaraztea eta herriko dendetan erostea bultzatzea. Azaroan egin zen aurtengo otarretan parte hartzeko deialdia, eta erantzun ona izan du aurten ere. Guztira, herriko 33 sortzaile eta ekoizleren lanak eskuratu ahal izango dira, eta Hurbilagoko 16 dendak parte hartuko dute zozketan. Hurbilagoko saltokietan egiten den 10 euroko erosketa bakoitzeko otarren zozketarako txartel bana eskuratuko dute bezeroek.

Hona 2025eko otarretako parte-hartzaileak:

Ekoizleak eta sortzaileak

Txartelak eskuratzeko dendak

Aginaga sagardotegia
Aialde Berri sagardotegia
Alkartasuna Kooperatiba
Ameba
Arenza
Arkaitz Portularrume
Azi
Basatxerri
Borda txuri – Lumagorri
Bordatxo esneak
Edorta Agirre
Elhuyar Fundazioa
Ione Iruretagoiena
Iruin sagardotegia
Jakoba Errekondo
Jose Mari Zaldua – Sari Frutak
Joseba Tapia
Jurgi Fuentes
Maider Alzaga
Makaë
Mihise
Mikel Zubelzu
Noaua! Kultur Elkartea
Olatz Zabaleta
Pako Orbegozo
Rukula
Saizar sagardotegia
Urdaira sagardotegia
Usurbilgo Sagastia
Viafara
Xükâ eskuz egina
Yolanda Arrieta
Zaparra

Ane ile-apaindegia

Aizpurua okindegia

Alkartasuna Kooperatiba

Arruti harategia

Artzabal jatetxea

Enar Estetika

Esnaola janari-denda

NI ile-apaindegia

Intza ile-apaindegia

Iratze natur-denda

Laurok

Lizardi liburu-denda

Lurda

Opil goxo

Otar-Goxo

Usurbil Optika