Eduki publikatzailea

Atzealdea 650 Usurbil Bizi Gabonetako otarrak, martxan

Gaurtik abenduaren 28ra bitartean, herriko dendetan egiten diren erosketen bidez, 650 Usurbil Bizi Gabonetako otarrak eskuratzeko aukera izango da. Herriko 30 ekoizlek eta sortzailek eta Hurbilagoko 16 dendak parte hartuko dute ekimenean.

2024·12·02


650 Usurbil Bizi Gabonetako otarrak martxan dira, dagoeneko: gaurtik hasita abenduaren 28ra bitartean, herriko dendetan egiten diren erosketen bidez eskuratu ahal izango dira otarra irabazteko zozketarako txartelak. Atzo aurkeztu zituzten aurtengo otarrak, Hurbilagoren Udazkeneko Azokan. Abenduaren 28an egingo da otarren zozketa, eta abenduaren 29an banatuko dira, 13:00etan, herriko frontoian.

650 Usurbil Bizi otarrek bi helburu nagusi dituzte: herriko ekoizle eta kultur sortzaileen lana ezagutaraztea eta herriko dendetan erostea bultzatzea. Azaroaren hasieran egin zuten aurtengo otarretan parte hartzeko deialdia, eta erantzun ona izan du aurten ere. Guztira, herriko 30 sortzaile eta ekoizleren lanak eskuratu ahal izango dira, eta Hurbilagoko 16 dendak parte hartuko dute zozketan. Hurbilagoko saltokietan egiten den 10 euroko erosketa bakoitzeko otarren zozketarako txartel bana eskuratuko dute bezeroek.

Hona 2024ko otarretako parte-hartzaileak:

 

Ekoizleak eta sortzaileak

Txartelak eskuratzeko dendak

Aginaga sagardotegia

Aialde Berri sagardotegia

Ameba

Arkaitz Portularrume

Arrillaga-Txiki baserria

Arrospide Barazkiak

Basatxerri

Borda Txuri - Lumagorri

Bordatxo esneak

Eider Makazaga

Elhuyar Fundazioa

Iñorkiñak

Ione Iruretagoiena

Ixabel Agirresarobe

Jakoba Errekondo

Jose Mari Zaldua – Sari Frutak

Josune Estella

Jurgi Fuentes

Maider Alzaga

Mihise

Noaua! Kultur Elkartea

Odolaren Mintzoa

Olatz Zabaleta

Osto eta Ale

Rukula

Saizar sagardotegia

Urdaira sagardotegia

Usurbilgo Sagastia

Viafara

Zaparra

Ane ile-apaindegia

Aizpurua Okindegia

Alkartasuna

Arruti Harategia

Artzabal Jatetxea

Enar Estetika

Esnaola Janaridenda

NI ile-apaindegia

Intza ile-apaindegia

Iratze Naturdenda

Laurok

Lizardi liburu-denda

Lurda

Opilgoxo

Otar-Goxo

Usurbil Optika