Albisteak
Atzealdea

6 eta 16 urte artekoen ikastaroak bertan behera geldituko dira astelehenetik aurrera

Eusko Jaurlaritzak eta hiru aldundiek adostuta, neurri zorrotzagoak izango dira martxan astelehenetik aurrera. Igerilekuko aldageletan ezingo da dutxarik hartu: lehortzeko eta aldatzeko soilik erabili ahal izango dira. Haurtxoen igeriketa eta HH4 eta HH5ena bere horretan mantenduko dira.

2020·11·13


Eusko Jaurlaritzak eta aldundiek kiroldegietako neurriak gehiago zorroztera jo dute. Azaroaren 7an ezarritakoak mantentzeaz gain, hauexek izango dira aldaketak, astelehenetik aurrera:

  • Bertan behera geldituko dira 6 eta 16 urte artekoen ikastaroak [LH1, LH2, LH3 eta LH4ko igeriketa ikastaroak eta zumba gazte taldea].
  • Ezingo da dutxarik hartu igerilekuko aldageletan. Igerilekuko dutxetan kloroa kendu, eta aldageletan lehortu eta aldatu baino ezingo da egin, maskara jantzita une oro.

Aitzitik, mantendu egingo dira haurtxoen igeriketa eta HH4 eta HH5 taldeen saioak. Igeriketa ikastaroak bertan behera gelditu direnez, gainerako erabiltzaileek ordu horietan txanda eskatu ahal izango dute.