2017·01·23
Gipuzkoako Aldundiak 6.500 zuhaitz baino gehiago landatuko ditu Andatza mendiko tontorra eta Ziortza arteko eremuan, guztira 3,6 hektarea hartuz.
Iaz moztutako Pinus Radiata basoa bertako haritz, ametz eta lizarrekin birlandatuko da, bertako flora indartu asmoz. Guztira, 9.987 euroko aurrekontua izango du proiektuak.