Eduki publikatzailea
Atzealdea 2025eko aurrekontuak, bideo batean laburtuta
2024·12·20
Usurbilgo Udalak 15.135.194 euroko aurrekontua izango du 2025ean, 2024an baino 2.120.000 euro handiagoa: udalak inoiz izandako aurrekonturik altuena izango da. Azaroko osoko bilkuran onartu zituzten, EH Bilduren aldeko botoekin; EAJk aurka bozkatu zuen, eta PSE-EEk abstentziora jo zuen. Datorren urtean gauzatu asmo dituen proiektu nabarmenekin bideo bat egin dute.
Datorren urteko aurrekontuak azaroko osoko bilkuran onartu ostean, abenduaren 11n argitaratu zen iragarkia GAO Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean: 15 laneguneko epean jendaurrean izango dira, eta epe horretan inolako erreklamazio edo oharpenik egin ez bada, behin betirako onartuko da, beste erabakirik hartzeko beharrik gabe. Alegazioetarako azken eguna urtarrilaren 8a izango da.