Eduki publikatzailea
2021·10·29
Urtero onartu ohi dira hurrengo urterako taxien tarifak, eta halaxe egin dute urriko osoko bilkuran. Buruntzaldeko Taxiaren Eskualdeko Batzordean ordezkatuta dauden udalek 2022an prezioak %2,9 igotzea onartu zuten irailean egindako, Gipuzkoako taxilarien bi elkarteek (G.Taxi eta Agitax) hala eskatuta; KPIaren igoeraren aurreikuspenarekin lotu zuten igoera taxilariek.
Eskualdeko batzordean onartutakoa osoko bilkuretan onartzea egokitzen da, eta halaxe egin dute urriko osoko bilkuran: aho batez onartu dituzte prezio berriak.
2022 urterako herri barruko tarifa proposamena |
|||||
Tarifa 1* |
Tarifa 2* |
||||
Gutxieneko tarifa |
Egindako km |
Itxaronaldia, orduko |
Gutxieneko tarifa |
Egindako km |
Itxaronaldia, orduko |
5,5197 |
1,1735 |
22,5187 |
6,5792 |
1,8797 |
35,3901 |
Gutxieneko tarifak 1,5 kilometroko ibilbidea edo 5 minutuko itxaronaldia hartzen du.
* Lanegunetan, 07:00etatik 22:00etara arte.
** Tarifa hau egunero ezarriko da 22:00etatik 07:00etara arte. Bai igande eta bai araudi autonomikoan eta lokalean erabakitako jaiegunetan 07:00etatik 22:00etara, bai larunbatetan zein abenduaren 24an eta abenduaren 31n.