Eduki publikatzailea

Atzealdea 2021eko aurrekontuen aurkezpen publikoa, abenduaren 9an

2021eko aurrekontuen proposamena aurkeztuko dio udal-gobernuak oposizioari asteartean, ogasun batzordean.

2020·11·27


2021eko aurrekontuak osatzen hasi da udal-gobernua: astearteko ogasun batzordean aurkeztuko die hurrengo urterako aurrekontuen proposamena oposizioko alderdiei. Ohi bezala, hamabost eguneko epea izango dute euren ekarpenak egiteko. Aurkezpen publikorako data ere zehaztu dute: abenduaren 9an izango da, Potxoenean, 18:30ean. Edukiera kontuak direla eta, bertaratu nahi dutenek mezua bidali beharko dute izena emateko komunikazioa@usurbi.eus helbidera.

Honakoa izango da 2021eko aurrekontuak onartzeko egutegia:

  • Abenduaren 1a: ogasun batzordean aurkeztuko du proposamena udal-gobernuak.
  • Abenduaren 9a: 2021eko aurrekontuen aurkezpen publikoa.
  • Abenduaren 15a: oposizioak ekarpenak egiteko azken eguna.
  • Abenduaren 18a: ezohiko ogasun batzordea, aurrekontuak diktaminatzeko.
  • Abenduaren 23a: ezohiko plenoan onartuko dituzte, hasieraz.
  • GAOn argitaratu ostean, jendaurrean jarriko dira. 15 laneguneko epean alegaziorik ez balego, behin betiko onartuta geldituko lirateke 2021eko aurrekontuak, aurreikuspenen arabera, urtarrilaren amaierarako.