Eduki publikatzailea
Atzealdea 2020ko zenbait diru-laguntza deialdi inoiz baino lehenago egingo dira, urtarrilean
2019·12·16
Inoiz baino lehenago egingo dira 2020ko zenbait diru-laguntza deialdi: urtarrilean bertan GAO Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratzea da asmoa, eta argitaratzen direnean jarriko da horiek eskatzeko epea. Prozedura guztia aurreratuta, elkarteek diru-laguntzak lehenago jasotzea da helburua.
Honakoak dira urtarrilean irekiko diren diru-laguntza deialdiak:
- Norgehiagoka erregimenekoak
- Gizarte Ongizatea saila: gizarte zerbitzuetako egitasmoak burutzeko diru-laguntzak.
- Ingurumen saila: ingurumen arloko egitasmoak burutzeko diru-laguntzak.
- Kirol saila: kirol elkarteen ohiko egitasmoak burutzeko laguntzak, emakumeen eta gizonen berdintasun kirol-jardueretako planak egiteko, kirol egokitutako jarduerak burutzeko eta kirol elkarteenak ez diren kirol jarduerak burutzeko.
- Kultura saila: kultur arloko egitasmoak burutzeko.
- Nekazaritza eta Abeltzaintza saila: alor horietako jarduerak burutzeko diru-laguntzak.Deserrotze eta baztertze sozialeko arriskuan dauden pertsonei erantzuteko 2020ko deialdia.
- Igogailuak instalatzeko 2020ko diru-laguntza deialdia.
- Norgehiagoka erregimenekoak ez diren kirol arloko 2020ko diru-laguntza deialdia.
- Usurbilen hutsik dagoen merkataritza lokal batean jarduera ekonomiko berri bat abian ipini nahi duten ekintzaileentzat lokalaren alokairurako 2020ko diru-laguntza deialdia.
- Hasiz Hazi beka, Kabiene elkarteak ekintzaileentzat duen elkarlan gunearen erabilerarako diru-laguntza deialdia.
Epeei dagokienez, deialdiaren araberakoak dira:
- Iragarkia GAOn argitaratu eta hurrengo egunetik kontatzen hasita, 20 egun balioduneko epea: norgehiagoka orokorreko deialdia, deserrotze eta baztertze sozialeko arriskuan dauden pertsonei erantzuteko deialdia eta igogailuak instalatzeko deialdia.
- Iragarkia GAOn argitaratu eta hurrengo egunetik kontatzen hasita, 2020ko irailaren 30era bitartean: lokal hutsen deialdia eta Hasiz Hazi bekarena.
- Iragarkia GAOn argitaratu eta hurrengo egunetik kontatzen hasita, 2020ko urriaren 30era bitartean: norgehiagoka erregimenekoak ez diren kirol arloko deialdia.
Diru-laguntza oinarriak Usurbilgo Udalaren webgunean kontsulta daitezke. Iragarkiak GAOn argitaratzen dituztenean, horren berri emango du udalak bere komunikazio kanal guztien bidez.