Eduki publikatzailea
Komunikazioa
Orain dela 4 Urteak aldatuta.
Covid19-a dela eta, Usurbilgo Udaletik jakinarazten da aurten ez dela San Joan su publikorik izango Usurbilen.
2020·06·18
Covid19-a dela eta, Usurbilgo Udaletik jakinarazten da aurten ez dela San Joan su publikorik izango Usurbilen; Kalezarreko San Joan sua ez da izango. Hortaz, eginez gero, norbere ardurapean egingo dira, eta, beti ere, gogorarazten da hurrengo irizpideak jarraitu beharko direla.
- Covid19-a dela eta, osasun eta segurtasun sailek ezarritako irizpidek orokorrak jarraitu behar dira.
- San Joan suak eginez gero, irizpide hauek jarraitu behar dira:
- Ez bota sutara material erregairik (gasolina, pinturak, disolbatzaileak, etab...)
- Ez bota pneumatiko edo kautxuaren ondoriozko beste materialik.
- Ez bota plastikozko materialik.
- Ez bota inolako aerosolik (espraidun produktuak).
- Ez bota etxetresna elektrikorik.
- Sua erabat iraungitzen dela ziurtatu.
- Sua erreta, ez dela berpiztuko ziurtatu.