Eduki publikatzailea
Atzealdea 2020/21 ikasturteko ikastaroak kiroldegian: izen-emateak
Internet bidez egingo da aurten ikastaroetako izen-ematea. Bihar/gaur irekiko da helduen izen-ematea; datorren astelehenean, haurrena.
2020·09·08
Izena emateko epeak
Helduak
- Irailak 8-13: iazko ikasturtean izena emanda ibili zirenek izena emateko epea.
- Irailak 14: izena emandako pertsona kopurua taldearen edukiera baino handiagoa bada, zozketa egingo da. Egunean bertan abisatuko zaie erabiltzaileei.
- Irailak 15tik aurrera: plazaren bat libre geldituko balitz, izena emateko aukera izango lukete.
- Helduek izena emateko formularioa.
Haurrak
- Irailak 15-20: iazko ikasturtean izena emanda ibili zirenek izena emateko epea.
- Irailak 21: izena emandako pertsona kopurua taldeen edukiera baino handiagoa bada, zozketa egingo da. Egunean bertan abisatuko zaie erabiltzaileei. Adinaren arabera izango dira taldeak.
- Irailak 22tik aurrera: plazaren bat libre geldituko balitz, haurrek igeriketa ikastaroetan izena emateko aukera.
- Haurrek izena emateko formularioa.
Aldagelen erabilera
- Ikastaroetako parte-hartzaileek aldagelak erabili ahal izango dituzte, ikastaroa hasi baino 15 minutu lehenago sartuta; ikastaroaren ondoren, beste 15 minutu izango dituzte aldatzeko.
- Hala ere, beharrezkoa ez bada aldagelak ez erabiltzea gomendatzen da.
Ordainketak
- Ordainketa guztiak bankutik helbideratuta egitea lehenetsiko da.
- Ikastaroaren zati bat Covid19agatik bertan behera geldituko balitz, ikastaroa bukatzean egingo litzateke dagokion proportzioaren zatia.
Behean, eskaintzen diren ikastaroak, ordutegiak eta prezioak: