Eduki publikatzailea
Atzealdea 2018rako Ordenantza fiskalak onartu ditu Usurbilgo Udalak
2017·11·01
Usurbilgo Udalak 2018rako Ordenantza Fiskalak onartu ditu aste honetan ospatu den Osoko Ohiko Bilkuran. Herritarren oinarrizko eskubide sozial eta ekonomikoak bermatzea izango da helburu nagusia, horretarako progresibitatean eta ekitatean oinarritutako ordenantza onartu da.. Hobariak, laguntzak, zein zerga ordainketa atzerapenak eskainiko dizkiegu baldintza ekonomikorik okerrenetan bizi diren herritarrei.
Zerbitzu publikoak aurrera eramateko nahikotasun finantziarioa lortzea beharrezkoa da. 2015tik igoerarik ez da aplikatu eta 2018an zerga, prezio publikoak eta tasak %3an eguneratuko dira.