Eduki publikatzailea
Atzealdea 178.500 euro banatuko ditu udalak, diru-laguntzetan
2018·02·12

Urtarrilaren 30ean egindako Tokiko Gobernu Batzordean onartu ziren 2018rako kultura, kirola, ingurumena, nekazaritza eta gizartegintza alorretarako diru-laguntzen oinarriak. Orotara, 178.500 euro banatuko ditu udalak. Gaur bertan argitaratu dira oinarriak Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean, eta, horrenbestez, martxoaren 12ra arteko epea dute herriko elkarte eta norbanakoek diru-laguntzak eskatzeko. Udalaren webguneko Iragarki taulan daude ikusgai deialdi bakoitzaren oinarriak, http://www.usurbil.eus/eu/diru-laguntzak helbidean.
