Eduki publikatzailea

Atzealdea Santixabeletako egitarau lehiaketa eta txupinazoa nork bota erabakitzeko deialdiak

Bi deialdiak apirilaren 22an hasi eta maiatzaren 24 arte egongo dira martxan.

2024·04·15


Santixabelekin lotutako bi deialdi jarriko dira martxan apirilaren 22tik aurrera: festetako egitarauaren diseinua egiteko lehiaketarena eta txupinazoa nork bota erabakitzekoa. Parte hartzeko azken eguna, bi kasuetan, maiatzaren 24a izango da.

Santixabeletako egitaraua diseinatzeko lehiaketa

Udalak eta Jai Batzordeak elkarlanean antolatzen dute. Lanak udaleko erregistroan aurkeztu behar dira.

Lehiaketaren oinarrien berri izateko: usurbilkultura.eus edo 943 37 19 99.

Nork botako du Santixabeletako txupinazoa?

Jai Batzordeak, aurten ere, txupinazoa nork botako duen erabakitzeko herritarren ekarpenak jasotzeko deialdia egin du. Herritarrei galdegin diete txupinazoa nork botatzea nahi duten eta zergatik.

Proposamenak helarazteko bi modu daude: kultura@usurbil.eus helbidera idatzita, edo apirilaren 22tik aurrera udaletxean, liburutegian, kiroldegian eta Potxoenean egongo diren kutxetan utzita.