Eduki publikatzailea
Atzealdea Belmonte kaleko lanetan du jatorria Aranerrekako isuriak
Baldosak moztean sortutako hautsa euri uren estolderiatik botata iritsi da Aranerrekara. Berriz ez gertatzeko neurriak hartuko dira.
2024·05·02
Belmonte kaleko zoladura konpontzen ari da udala, eta ondorioak izan ditu Aranerrekan. Erreka zuri agertu berri da, eta isuriaren arrazoia, hain zuzen ere, Belmonte kaleko obretan dago: baldosak moztean sortutako hautsa euri uren estolderiatik botata iritsi da Aranerrekara. Akatsaz jabetuta, berriz ez gertatzeko neurriak hartuko ditu udalak: konpontze lanetan sortzen diren isuriak ur zikinetara bideratuko dira.