Eduki publikatzailea

Atzealdea Santuenetik Amirira arteko bidea erabat moztuta izango da, berriz ere, igande goizean

Duela bi aste hasitako lanak amaituko dituzte igandean, apirilaren 7an: 08:00etatik 12:00etara izango da mozketa, oinezko, txirrindulari zein ibilgailu motordunentzat.

2024·04·03


Igandean, apirilaren 7an, Santuenetik Amiri baserrirainoko bidea erabat moztuta egongo da. Duela bi aste bertako lur-jabe batek erortzeko arriskua izan dezaketen zuhaitzak mozteko baimena izan zuen; lanak goiz bakarrean amaituko zituela uste izan zuen, baina ez zen hala izan. Hori dela eta, bidea berriz ixteko baimena eskatu du igande honetarako, apirilaren 7rako. Aurrekoan bezala, mozketa oinezko, txirrindulari zein ibilgailu motordunentzat izango da, baina denbora tarte motzagoa beharko du: 08:00etatik 12:00etara izango da.

​​​​​​​