Eduki publikatzailea

Atzealdea Kultur sorkuntzarako eta ekitaldien antolaketarako dirulaguntzen ebazpenak argitaratu dira

Sei sorkuntza lan eta 98 ekitaldi lagunduko ditu diruz udalak: 15.000 eta 95.000 euro bideratuko ditu, hurrenez hurren.

2024·04·24


Usurbilgo Udalak argitaratu berri ditu, GAOn, kultur sorkuntzarako eta kultur ekitaldien antolaketarako dirulaguntzen ebazpenak. Bi kasuetan, hamar laneguneko epea izango da alegazioak aurkezteko, bihartik hasi eta maiatzaren 9ra arte (hori bera barne).

Kultur sorkuntzarako dirulaguntza

Sei sorkuntza lan laguntzeko eskaerak jaso dira, eta guztiek jasoko dute dirulaguntza.

Guztira, 14.998,90 euro bideratuko dira.

Ebazpena kontsultatzeko: hemen.

Kultur ekitaldien antolaketarako dirulaguntza

26 eskatzaileren 98 ekitaldi antolatzeko laguntzak onartu dituzte; bost ekitaldi gelditu dira laguntzarik gabe.

Guztira, 94.948,51 euro bideratuko dira.

Ebazpena kontsultatzeko: hemen.