Eduki publikatzailea

Atzealdea Errenta aitorpena euskaraz egiteko kanpaina abiatu dute Uemako udalerriek

Abian da 2023ko errenta aitorpena egiteko kanpaina. Uemak ez ezik, Gipuzkoako Foru Aldundiak ere aitorpena euskaraz egitera deitu ditu herritarrak.

2024·04·04


Errenta aitorpena egiteko garaia iritsi da, eta, urtero bezala, aitorpena euskaraz egiteko kanpaina abiatu dute Uemako udalerriek, tartean, baita Usurbilgo Udalak ere, herritarren eta administrazioaren arteko harremanak euskaraz izan daitezen. Horrez gain, Gipuzkoako Foru Aldundiak ere bat egin du kanpainarekin, Ogasunarekin, euskaraz lelopean.

 

Gipuzkoako Foru Aldundiak emandako datuen arabera, bi puntu igo zen, iaz, errenta aitorpena euskaraz egin zuten usurbildarren kopurua, %32,32tik %34,44ra: 1.213k egin zuten euskaraz, eta 2.309k gaztelaniaz.

 

Modalitatearen arabera, honakoa da 2023ko errenta aitorpena egiteko egutegia:

  • Proposamenak ikusteko aukera: apirilaren 3tik aurrera.

  • Autolikidazio proposamenak onartzea: apirilaren 8tik uztailaren 1era.

  • Aitorpenak aurkeztea Internet bidez: apirilaren 11tik uztailaren 1era.

  • Errenta mekanizaturako hitzordua eskatzea: apirilaren 12tik ekainaren 7ra.

  • Errenta mekanizatuaren aitorpena aurkeztea: apirilaren 16tik uztailaren 1era.​​​​​​​

Errenta kanpainaren informazio guztia, aldundiaren webgunean.

 

Aitorpena euskaraz egiteko azalpenak, PDFan deskargatzeko.