'Zutik': Rikardo Arregiri buruzko film laburra
‘Zutik’, Rikardo Arregiri buruzko film laburraren aurkezpena.
- Eguna. Abenduaren 15ean, igandean.
- Ordua. 18:00etan.
- Lekua. Sutegin.
- Prezioa. Doan.
Ainara Mendiolak zuzendu eta Maluta Filmsek ekoiztu du Zutik film laburra. Rikardo Arregi (Andoain, Gipuzkoa, 1942 - Eibar, Gipuzkoa, 1969) kazetari, idazle, pentsalari eta kultur eragileari buruzko pelikula laburra da. 1965etik 1969ra arteko ibilbidea islatzen du; artikulu eta saiakerak idazten, askotariko jendearekin biltzen eta hainbat proiektu sortzen buru-belarri zebilen garaitik abiatuz, auto istripuz hil zenera artekoa.
Bere pentsamenduan eragina izan zuten hainbat egoeraren bidez irudikatzen da ibilbide hori mahai baten ingurukoak guztiak ere, baita egoera horietan bizitako giroaren bidez ere: logelako bakardadea, etxekoen berotasuna, askotariko gizarte eragileekin izandako eztabaiden suhartasuna. Eta, azkenik, Usurbilen, euskarari, euskal kulturari, gizarteari eta politikari buruzko ezusteko hitzaldi batean, bera baino helduagoak eta itzal handikoagoak ziren agintari, eragile eta artisten aurrean (Gaur eta Ez Dok Amairu taldekoak), gauzak aldatu behar zirela aldarrikatzeko ausardia.
Gaur, Rikardo hil zenetik 50 urtera, hitzaldi horrek gaurkotasuna izaten jarraitzen du eta Rikardoren itzala sumatzen da oraindik ere.
Pelikula honek Usurbilgo eta Andoaingo udalen laguntza jaso du.