Eduki publikatzailea
Atzealdea “Zaintzailearen estresa” formakuntzaren hasiera, martxoaren 22an
2017·03·21
'Zaintzailearen estresa' izeneko ikastaroa menpekotasuna duten pertsonak zaintzen dituztenentzat eta pertsona hauen senideentzat zuzenduta egongo da.
Menpekotasuna duten pertsonak era egoki batean zaintzeko, eta, aldi berean, zaintzaileak bere burua zaintzeko tresnak eskaintzea da ikastaroaren helburu nagusiena. Estresari aurre egiteko tresna erabilgarri batzuk erabiliz, zaintzaileek osasuna (bai fisikoa eta bai mentala) mantentzeko eta beraien bizi kalitatea hobetzeko aukera dute. Ikastaroaren edukiak parte-hartzaileen beharrei egokituko zaizkie.
Ikastaroaren xehetasunak honako hauek dira:
Egunak : martxoaren 22 eta 29 eta apirilaren 5a
Ordutegia : 15:00etatik 18:00etara
Hizlaria : Izarne (Lahar)
Lekua : Potxoenean
Formakuntza doakoa izango da.
Informazio edo izen ematea nahi izanez gero, 943 377 110 telefono zenbakira deitu beharko da.