Eduki publikatzailea

'Udajolas' udaleku irekietan izena emateko epea maiatzaren 2tik 8ra izango da

Izena ematerako orduan, izen-emate orria, ordainketa agiria eta gizarte-segurantzako txartelaren kopia bat aurkeztu beharko da.

2017·04·19


Udajolas Usurbilen 4 urtetik 12 urtetara bitarteko haur eta gaztetxoei zuzendutako udaleki irekiak dira. Aurten, uztailaren 3an hasi eta 28an bukatuko dira, 09:30 eta 13:30 bitartean.

Izena emateko epea maiatzaren 2an hasi eta 8ra arte luzatuko da (biak barne), eta Noaua!-ren egoitzan egin beharko da. Izena emateko ordutegia 10:00-11:00 bitartean eta 16:00-18:00 bitartean egin beharko da (larunbatetan itxita). Kuota orokorra 83 eurokoa izango da, eta familia ugarientzako 67 eurokoa (Familia Ugariaren txartela edo Familia Liburuaren kopia bat eraman beharko da).

Bilera, ekainaren 8an

Izena ematerako orduan, izen-emate orria, ordainketa agiria eta gizarte-segurantzako txartelaren kopia bat aurkeztu beharko da. Ordainketa Laboral Kutxako 3035 0140 34 1400025811 zenbakian egin beharko da, eta garrantzitsua da bertan haurraren izen-abizenak agertzea (behin izena eman ondoren ez da dirua itzuliko).

Udajolaseko gurasoen bilera ekainaren 8an (osteguna) egingo da Sutegiko aretoan, 17:00etan.

 

DESKARGATZEKO:

Izen-emate orria