Eduki publikatzailea
Atzealdea 'Ostatuetan Oinarrizko Lanak' enplegu programa martxan jarri du Usurbilgo Udalak
2016·11·15
Ostatuetan Oinarrizko lanak egiteko enplegurako prestakuntza programa abian jarriko du Usurbilgo Udalak Buruntzaldea-Beterriko langabetuei zuzendua. Buruntzaldea-Beterriko udalerriek martxan jarritako programa horri esker, 10 kontratu burutuko dira hotelen sektoreko enpresa desberdinetan. Izen ematea azaroaren 16ean hasi eta azaroaren 24ean bukatuko da, eta www.lanbide.euskadi.eus atarian egin beharko da.
Egitasmo honetarako Usurbilgo Udalak lankidetza hitzarmen bat sinatu du Cebanc-Cdea prestakuntza zentroarekin, Usurbilek bait du egitasmo honen zuzendaritza eta kudeaketa ardura. Akordio honi esker, Ostatuetan solairuetako oinarrizko lanak egitea, Ostatu arloko 1. mailako profesionaltasun -ziurtagiria Cebanc-Cdeako eraikinetan emango da, Donostian. Prestakuntzak 300 orduko iraupena dauka eta Azaroaren 30etik Otsailaren 23ra izango da.
Baldintzak
Plan honetan parte hartzen duten pertsonek lan egiteko behar dituzten ezagupenak jasotzea da helburua, hoteletan eta beste ostatu turistiko batzuetan lan egin ahal izateko. Enplegu planean parte hartzeko prestakuntza atala egoki gainditzea baldintza izango da, baita Buruntzaldea-Beterriko herriren batean (Andoain, Astigarraga, Hernani, Lasarte-Oria, Urnieta eta Usurbil) erroldatuta egotea.
Egitasmoa lehentasunez emakume langabetuei, epe luzeko langabetuei, DBE onuradunei, eta 35 urtetik beherako (lehen enplegua) langabetuei zuzendua dago. Ekimen honek, lanerako prestakuntza eta kontratazioez gain, beste prestakuntza ekintza batzuk ditu barne, hala-nola hasierako prestakuntza, lanpostuan jarraipena eta lan munduratzea errazteko plana.
Proiektu Bereziaren izendapena
Lanbidek Proiektu Berezi bezala izendatu duen egitasmoa da hau. Horrela izendatu ahal izateko egitasmoak ezaugarri hauek izan behar ditu: enplegurako tokiko edo sektoreko proiektuak izan behar dute, erakundeen arteko hitzarmenetan oinarritzen direnak eta langabeen enplegagarritasunari modu integralean ekiteko helburua dutenak.
Plan osoaren gastua 118.456,80 € tan aurreikusia dago, eta Lanbide, eskualdeko udalerrien eta enpresen artean finantzatzen da. 93.500 € (%79) Lanbidek jartzen ditu, Eskualdeko Udalerriek 15.866 € (%13) eta enpresak 9.090,80 € (%8).
Izen ematea:
Epea: azaroaren 24 arte
www.lanbide.euskadi.eus web gunean
Informazio gehiago:
Usurbilgo Udalako Garapen eta Hezkuntza Sailean (943 371951) edo Cebanc-Cdean (943 316900) edo Lasarte-Oriako Lanbideko 2 bulegoetan (943 023805 / 943 023814)