Eduki publikatzailea
Atzealdea 'Oporrak Bakean' egitasmoa, aurten ere Usurbilen
2017·03·29
Aurreko urtean 108 haur saharar izan genituen Gipuzkoako familietan, “Oporrak Bakean” programaren barnean, E.A.E.ko Saharar Ordezkariek, Saharar Herriaren Lagunen Elkarteek eta instituzio ezberdinak bultzatuta.
“Oporrak Bakean” haur Sahararekiko elkartasun proiektu bat da, bakearekiko bultzada eta injustizi eta gerraren kontrakoa. Elkartasun proiektu honek haur sahararrei ordura arte liburuetan soilik ezagutu duten errealitatea (errekek, mendiak, basoak, itsasoa eta abar) ikusteko aukera eskaintzen die; bertako haurrekin bizirauteko posibilitatea eta errefuxiatuen kanpamentuetako egunerokotasunetik ezberdina den munduarekiko beste irudi bat izateko aukera eskaintzen dielarik.
Haur hauek 10 eta 12 urte bitartekoak dira, errefuxiatuen kanpamentuan jaio eta hazi direnak eta beraien familiekin atzerrian denbora luzea daramatenak, 1975ean Espainiak alde batera utzi zituenetik. Lehen mailako beharren gabezia dute, elikagaiak, medikuntza eta hezkuntza eta udan 60º graduraino iristen diren tenperaturak pairatzen dituzte.
Aurtengo helburua gutxienez iazko kopuru bera etortzea da. Horretarako orain dela hilabete eta erdi “BUELTAN” kanpaña abiarazi genuen.
Informazio gehiagorako, egin klik hemen.
Udalarekin harremanetan jartzeko:
Gizarte-zerbitzuak@usurbil.eus
943 37 71 10 telefonora deitu.