Eduki publikatzailea

'Nahi dugu hitz eta jolas' bertso saioa: Sustrai Colina eta Jone Uria

Euskaraldiaren barruan.
03 ABE

Sustrai Colina eta Jone Uria bertsolariak euskararen erabilerari buruz jolasean jarriko ditu Imanol Artola "Felix" gai-jartzaileak. Hizkuntzarekin eta hizkuntzatik. Euren bizipenak bertso-saio tematikoan kantatuko dituzte: seriotik, umoretik, sakonetik, azaletik…

Noiz: abenduaren 3an, 19:00etan.

Non: Sutegiko auditoriumean.

Sarrerak: doan. Aldez aurretik, usurbilkultura.eus bidez.

Antolatzailea: Euskaraldiko Usurbilgo lantaldea.