Eduki publikatzailea
Atzealdea ‘Lanbroa’ film laburra estreinatuko dute Sutegin, igandean
2021·01·15
‘Lanbroa’ film laburra lehenengo aldiz emango dute publikoki: igandean, hilaren 17an, izango da, Sutegin. Al Borde Filmsek Yeregitarrek egindako erlojuan izan dituzte ardatz film laburra egiterakoan, eta horretan oinarrituta industrializazioaren eta trenbideen garaietara eramango dituzte ikusleak. ETBk, Eusko Jaurlaritzak eta Zestoako, Zumaiako eta Usurbilgo udalek lagundu dute ikus-entzunezkoa. Filmaren egileak bertan izango dira, eta proiekzioaren amaieran solasaldi bat egiteko aukera izango da.
Urteak daramate Yeregitarrek familiako ondarea berreskuratzen. Erlojugileak ziren, eta haien senideek egindako erlojuak topatu eta zaharberritzen ari dira. Tartean, baita Usurbilgoa ere: iaz itzularazi zuten elizako dorrera, konpondu berritan.
Sinopsia
Gaixotasunak Bego berriz jotzen duenean, denbora gainera datorkio. Bultzada honek Xabierrekin batera antzinako erlojuak konpontzera darama. Bere gaixotasunaren eta denboraren arteko elkarrizketan, poesia bisualez betetako dantza deserosoa sortzen da Antzinako erloju pisutsuek industria eta trenbideen garaietara eramango gaituzte. Lehen herrien erdigune ziren erlojuak, gaur izoztuta gelditu dira. Bego gaixotzen denean, bera eta Xabier, erlojugile familia batetik datorrena, aitonak eraikitako erlojuen bila hasten dira. Yeregitarren istoriak azaltzen du nola industrializazioak mundua eraldatu zuen eta horrekin baita beraien erritmoak ere. Aurkitzen duten erloju bakoitzak iraganaren inguruan hitz egiten du, baina baita orainaren inguruan ere. Beraien pasioari esker, lan talde bat sortzea lortzen dute leku desberdinetan aritzen dena, kanpai dorrearen erritmoaz eraiki zen historia berreskuratuz.
Lanaren teaser edo aurrerapena:
Lanbroa - TRAILER cortometraje documental from Al Borde films on Vimeo.