Eduki publikatzailea
Atzealdea

“Improvisa un´antiga poesia”: Sardiniako inprobisatzaileak Alaia Martin eta Julio Sotorekin

19 MAI

Parte-hartzaileak: Andrea Congia (dramaturgia), Francesco Falchetto (errezitatzailea), Andres Congia (gitarra klasikoa), Tenore Murales di Orgosolo (5 ahots), Simone Monni eta Paola Dentoni (cantadoriak), Alaia Martin eta Julio Soto (bertsolariak eta bertso jarriak), eta Giovanni Andrea Vinci (bideo eszenografia).

Hitzaren, musikaren eta irudien bidez Raimondo Piras Sardiniako poesia-lehiaketetako Cantadore handienaren inguruan osatutako ikuskizun elebiduna. Paolo Pillonca kazetariaren omenaldi barregarria. Sardoz eta euskaraz, bat-bateko bertsoak, Pirasen eta euskal bertsolarien bertso idatziak, kontakizuna, musika eta irudiak uztartuko dira ordu eta erdiko emanaldian.

Noiz: maiatzaren 19an, 19:00etan.

Non: Sutegiko auditoriumean.

Sarrerak aurrez erosteko: bertsosarrerak.eus

Antolatzailea: Usurbilgo Udala eta Euskal Herriko Bertsozale Elkartea.