Eduki publikatzailea
Atzealdea ‘Gizonak, maskulinitatearen kaiolan?’ solasaldia, urriaren 14an
2021·10·05
Gizonak, maskulinitatearen kaiolan? Solasaldia antolatu dute, elkarlanean, udalak eta Arremanitzek urriaren 14rako: 18:00etan izango da, Potxoenean. Arremanitz elkarteko Ibon Arrizabalaga de Mingok gidatuko du maskulinitate ereduak lantzeko antolatutako saioa. Parte hartzeko, beharrezkoa izango da aldez aurretik izena ematea, udaleko Berdintasun sailean: 943 37 71 10 telefonora deituta edo parekidetasuna1@usurbil.eus helbidera idatzita.
Ostiralean, urriaren 1ean, gizonen sexualitatea izan zuen ardatz Sutegin eskainitako Satiro antzezlanak. Saio hori udalaren eta Arremanitzen eskutik antolatu zen, eta 60tik gora lagun elkartu ziren bertan.
Badira zenbait urte udalaren eta Arremanitzen arteko elkarlana abiatu zela. Arremanitzek, batez ere, herriko gazteekin egiten du lan, ikastetxeen bidez, hezkidetza programa landu eta tratu onak bultzatzeko.