"Eta ni?" Zaintzak erdigunera, norberarenak ere bai
Ondo egotea batere erraza ez den garaietan bizi gara, baita baldintza duin samarrak izanda ere. Pandemiaren garaia baino lehenago ere, gutako askok emozioen kudeaketan trebatzen jarraitzeko beharra bagenuen. Izan ere, zer sentitzen ari garen jakitea konplexua izan daiteke. Eta batzuetan emozio horri nola erantzun jakiteko galdu samar aurkitzen gara, zehazki nondik hasi jakin gabe. Saio honetan abiapuntu bat proposatu nahi dugu, inspiratzeko edo eta kokatzeko lagungarri izan daitekeena. Geure beharrei arreta jartzen laguntzeko tresna sortu dugu, eta honekin esperimentatzeko saioa izango dugu hau. Proposamen praktikoa izango da, beraz.
Noiz: maiatzaren 12an, 17:30ean.
Non: online.
Izen-ematea: harremonakusurbil@gmail.com helbidera idatzita.
Antolatzailea: Hitz-Aho guraso elkartea, Arremanitz elkartea eta Usurbilgo Udala.