Eduki publikatzailea
Atzealdea 'Erraustegirik ez!' lelodun pankartak emango die hasiera Santixabelei
2017·06·28
Ekainaren 29an usurbildarrek 'ongietorria' emango diete Santixabelei, eta aldarrikapenentzako tartea ere izango da. Zentzu horretan, Usurbilgo Udalak 'Herritarren borondatea errespetatu. Erraustegirik ez!' lelodun pankarta jarriko du udaletxeko balkoian eta herriko sarrera-irteeretan jaietan zehar.
Horrez gain, ekainaren 27an ospatutako plenoan mozio bat aurkeztu da gai horren baitan. Bertan, hurrengoa adierazten da: “Urte luzeetako dinamika daramagu erraustegiaren aurka, Zubietan ezartzeko asmoa erakutsi aurretik eta ostean. Hainbatetan errepikatu ditugu erraustegi toxiko horren aurka dauzkagun arrazoi ezberdinak. Hori gutxi balitz, herri hau eredugarria da, konpromiso zibikoan eta bilketa selektibo tasetan. Erraustegia kilometro batetara ezartzea, zigor krudel gisara ulertzen dugu”.