Red de abastecimiento de agua de Usurbil
Bertako ura
Hiru iturburu eta Erroizpe
Lehen fase batean, hiru iturburuetako urak erabiliko dira hornidurarako. Aurrerago, Erroizpeko urak ere erabiltzeko asmoa dago, eta horniduraren hedadura Elizalde osora (herriko kaxkoa) eta gainerako eremuetara zabalduko da.
Hornitzen dituen auzoak
Aginaga, Txokoalde, San Esteban, Santuenea, Zubieta, industriaguneak eta Kaxkoko zati bat (kale nagusitik behera)
Añarbeko ura
Larbain
Hornitzen dituen auzoak
Elizaldeko zati bat, Kalezar eta Txikierdi.
Txalin
Biltegi hau beste biltegiak baino kota handiago batean dago kokatua.
Hornitzen dituen auzoak
Aginagamendi, Arratzain, eta Ibarrolagaina eta Zelaiaundigaina barreiatuak.
Uraren kalitatearen bermea
Kontrolak
Usurbilgo uraren kalitatea honako lau erakunde hauek kontrolatzen dute:

1URA (Uraren Euskal Agentzia)
Ur-masen egoera aztertu eta informazioa biltzen du.
2Osasun Saila
Uren analisiak, jatorria eta tratamendua aztertzen ditu.
3Añarbeko Uren Mankomunitatea
Kontrol eta Zaintza Unitatearen (KZU) bitartez, instalazioen zaintza eta uraren kontrola egiten du. Uraren arloko auditoritza egiten dio Udalari. Osasun Sailaren eta Usurbilgo Udalaren areko bitartekaritza egiten du.
4Usurbilgo Udala
Usurbilgo ur-horniduraren autokontrol-plana du.
Inbertsioa
Usurbilgo Udalak inbertsiotzat hartzen ditu egindako berrikuntzak eta hobekuntzak. Bertako ura (Erroizpe) erabiltzeak Añarbeko mankomunitateari ordaindu beharrekoa gutxitzen du nabarmen, eta Usurbilgo herriak diru asko aurrezten du sistema honen bidez.
Berrikuntzak eta hobekuntzak
90.000€
Kostuak, urtean
Erroizpe+Añarbeko urak erabilita
62.500€
Añarbeko ura erabilita
186.000€
Aldea
123.500€
Bertako urak
Tratamendua, eta horniduraren irismena

Berrikuntzak eta hobekuntzak
1Turbidimetroa
Erroizpeko urtegitik ura uhertasun gehiegirekin datorrenean (euri asko egin duelako, adibidez) sistema honek San Estebango 1 ur-biltegirako pasoa eten egiten du eta ur hori saretik ateratzen du.
2Aurreklorazioa
Aurreklorazio prozesua egingo zaio urari.
3Ur-analisiak
Uraren kalitatea neurtzeko analisiak areagotu egingo dira herriko iturrietan.
4Telekontrola
Une oro informazio guztia monitorizatua dago bai udaletxean, bai mugikorrean.