30·03·2021
Oinarrizko euskara klaseak jubilatuentzat, apirilaren 15etik aurrera
Euskara ikasterik izan ez zuten jubilatuentzako euskara klaseak antolatu ditu udalak: ordu eta erdiko hamabi saio izango dira. Gure Pakea elkartean eman behar da izena.
26·03·2021
Hainbat asfaltatze lan egingo ditu udalak datozen egunetan
Kale Nagusiko lanez gain, hainbat herri-bide asfaltatuko ditu udalak astelehen eta asteartean.
26·03·2021
Udal haur eskola zerbitzuaren esleipenari hasiera ematea onartu dute martxoko osoko bilkuran
Esleipena baimentzen duen pleguak onartu dituzte EH Bilduren eta PSE-EEren aldeko botoekin; EAJ abstenitu egin zen. Esleipenaren oinarriak onartuta, bihartik apirilaren 26ra arteko epea izango da eskaintzak aurkezteko.
26·03·2021
Hurrengo bost urteetan zerbitzu horren kudeaketa arautuko duen dekretua lantzen ari da Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza saila udalerriekin. EAJk abstentziora jo zuen.
24·03·2021
COVID-19aren osteko gizartea izango du hizpide 'Elhuyar Solasaldiak' hitzaldi-zikloak
Hitzaldiak apirilaren 14tik maiatzaren 12ra izango dira, asteazkenero, Usurbilgo Sutegin eta steaming bidez arratsaldeko 18:30ean. Solasgai huek izango dira hitzaldien ardatz: COVID-19aren testuingurua, zaintza, pentsamendu kritikoa, ekonomiaren eraikuntza ekologikoa eta adimen artifiziala hizkuntzan.
19·03·2021
‘Jatorri aniztasuna eta elkarbizitza lantzen’ ikerketaren emaitzak, etxez etxe
Aztiker Ikerguneak egindako ikerketaren ondorio nagusiak biltzen dituen gida banatu du udalak. Igandean, hilaren 28an, ‘Migrazioari maskarak erauzten’ dokumentalaren bigarren emanaldia egingo dute, 17:00etan, Sutegin.
12·03·2021
Udarregi ikastolako LH3ko ikasleek 70 haritz landatu dituzte Andatzan
Basoak dituzte aurten iraunkortasuna sustatzeko Eskolako Agenda30 programaren ardatz.
11·03·2021
Auto konpartitua eskainiko du udalak, udal-langileek zein herritarrek erabil dezaten
Oiartzungo Hyundai Oarso Car etxearekin sinatutako hitzarmen bati esker, urtebeterako proba pilotua izango da. Auto konpartituarekin, mugikortasun eredu berri baten aldeko apustua egin nahi du udalak.
11·03·2021
Jatorri desberdineko usurbildarren arteko elkarbizitzara bidean urratsa egingo du Mundualdiak
Martxoaren 27an izango da aurtengo Mundualdia, ezohiko formatuan. Azken hilabeteetan Aztikerrek landutako ikerketaren ondorio nagusiak gida batean bildu eta etxez etxe banatuko ditu udalak.
10·03·2021
Apirilaren erdialdean hasiko dira ikastaroak: ordu eta erdiko sei saio praktiko izango dira, guztira. Bi talde osatuko dituzte, gehienez, hamabost lagunekoak. Izen-ematea zabalik dago apirilaren 8ra arte.