Noticias

Etxean Nahi Ditugu, Odol-Emaileak eta DYA-rekin hitzarmenak sinatu ditu udalak

20·07·2020

Etxean Nahi Ditugu, Odol-Emaileak eta DYA-rekin hitzarmenak sinatu ditu udalak

Urtero sinatzen dituzte hitzarmenok, talde horiek gizarteari egiten dioten ekarpenaren garrantzia tarteko.

Bertan behera gelditu da Udajolas, eta eguneko zentroa bihartik aurrera itxita izango da

19·07·2020

Bertan behera gelditu da Udajolas, eta eguneko zentroa bihartik aurrera itxita izango da

Halaxe agindu du Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak, prentsaurrekoan, Covid19-arekin lotutako kasu positiboen gorakadaren ondorioz: dekreturik ez da oraingoz. Bihar hastekotan ziren kiroldegiko udako ikastaroak ere bertan behera gelditu dira.

Herriko txokoez gozatu bai, garbi mantendu ere bai

17·07·2020

Herriko txokoez gozatu bai, garbi mantendu ere bai

San Esteban auzoko irudi kezkagarriak iritsi dira: hondakinak bertan utzi, eta garbitu gabe alde eginda. Hango arte horien enborretan sua piztea debekatuta dago.

Udalak herritarrak deitu ditu elkar zaintzera, bando bidez

16·07·2020

Udalak herritarrak deitu ditu elkar zaintzera, bando bidez

Eusko Jaurlaritzak agindutakoaren arabera, maskara derrigorrezkoa da gaurtik aurrera. Inguruko herrietako egoera kontuan hartuta, udalak osasun eta higiene irizpideak bete eta elkar zaintzera deitu ditu herritarrak.

Beterri-Buruntza Mankomunitatea osatzeko estatutuen lehenbiziko onarpena aurrera atera da, udal ordezkari guztien adostasunarekin

15·07·2020

Beterri-Buruntza Mankomunitatea osatzeko estatutuen lehenbiziko onarpena aurrera atera da, udal ordezkari guztien adostasunarekin

Aurreko legealdian herri banatako udalbatzek hartutako konpromisoa berretsi, eta Beterri-Buruntzako tokiko garapen ekonomiko eta sozialerako mankomunitate baten eraketan parte hartzeko prozesuan beste urrats bat eman da.

Datozen egunetan hasiko dira itzultzen kiroldegia itxita izan den aldiko abonamenduen zatia

14·07·2020

Datozen egunetan hasiko dira itzultzen kiroldegia itxita izan den aldiko abonamenduen zatia

Hiru hilabetez egon da itxita kiroldegia, eta zati horri dagokion dirua jasoko dute erabiltzaileek; uztaila amaitzerako ordainketa guztiak eginda izatea aurreikusten da.

Etxealdiako zubia itxiko dute, lau asterako, hilaren 20tik aurrera

13·07·2020

Etxealdiako zubia itxiko dute, lau asterako, hilaren 20tik aurrera

Bizkarretik edo Zumartegi industriagunetik joan beharko dute oinezkoek tren geltokira edo Santuenea aldera. Bihar hasiko dira, gainera, Mikel Laboa plaza eta Artzabalgo parkea bitarteko bidea oinezkoentzat lehenesteko lanak.

Asteartean hasiko dituzte Mikel Laboa plazaren eta Artzabalgo parkearen arteko bidea oinezkoentzat prestatzeko lanak

10·07·2020

Asteartean hasiko dituzte Mikel Laboa plazaren eta Artzabalgo parkearen arteko bidea oinezkoentzat prestatzeko lanak

Aurreikuspenen arabera, lau hilabete beharko dituzte Mikel Laboa plazatik Artzabalgo parkerainoko bidea oinezkoentzat prestatzeko: lanok egiteko dirulaguntza jaso du udalak, guztizkoaren ia erdia.

Kiroldegiaren irekieran beste pauso bat: rokodromoa, aldagelak eta sauna

08·07·2020

Kiroldegiaren irekieran beste pauso bat: rokodromoa, aldagelak eta sauna

Rokodromoa eta gimnasioko aldagelak bihartik aurrera erabili ahal izango dira, nahiz eta mugekin izan; sauna, berriz, hilaren 13tik aurrera irekiko dute.

Uztailaren 12ko Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak: oharrak eta irizpideak

08·07·2020

Uztailaren 12ko Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak: oharrak eta irizpideak

Maskara janztea derrigorrezkoa izango da, eta eskuak desinfektatzeko produktuak jarriko dituzte sarreretan.