Publicador de contenidos

Saray Hernandez Etayok saria eskuratu du gidabaimena euskaraz ateratzeagatik

16·06·2026

Saray Hernandez Etayok saria eskuratu du gidabaimena euskaraz ateratzeagatik

Buruntzaldeko udalek bultzatutako Gidabaimena Euskaraz kanpainaren bidez, zortzi saritu izan dira aurten. Eskualdeko autoeskolekin elkarlanean egiten da, eta 400 euroko sariak zozkatzen dituzte.

Aldaketak trafikoan, Uxue Trail lasterketa solidarioa dela eta

12·06·2026

Aldaketak trafikoan, Uxue Trail lasterketa solidarioa dela eta

Igandean, ekainak 14, Uxue Trail lasterketa solidarioa dela eta, Oxtapeko sarrera trafikoarentzako itxita izango da 08:30etik 12:30era. Donostia-Zumaia autobusak San Inazioko biribilgunean geldituko dira, eta Udaltzaingoak ibilgailuen sartu-irtena ere handik egiteko eskatu du.

GHK-k onartu berri duen tarifa-sistema, tasa justuago baten norabidean emandako urratsa

10·06·2026

GHK-k onartu berri duen tarifa-sistema, tasa justuago baten norabidean emandako urratsa

Udalak urte luzez aldarrikatutako neurria da, gaikako bilketaren egokitasuna saritzen baita: aurrerantzean, hondakinen tratamenduaren kostua merkeagoa izango da Usurbilentzat. Tarifa sistema berria adosteko ahalegina txalotu du udalak.

Emakumeon Etxeko ikasturte amaierako topaketa, ekainaren 18an

05·06·2026

Emakumeon Etxeko ikasturte amaierako topaketa, ekainaren 18an

Udaberriko ikastaroen balorazioa egin, proposamen berriak jaso eta Parekidetasun sailean egindako lanaren berri emango da, besteak beste.

671.400 euroko kreditu aldaketaren berri eman da osoko bilkuran

03·06·2026

671.400 euroko kreditu aldaketaren berri eman da osoko bilkuran

Etxebizitza bulegoa ireki, padel pista eraiki eta udaletxeko egokitzapenak egiteko partidak sortu dira, besteak beste. Kreditu aldaketarekin, 21.074.342,55 eurokoa da udalaren 2026ko aurrekontua.

Artzabal topaguneko taberna-jatetxea kudeatu eta ustiatzeko esleipena abiatzea onartu da, osoko bilkuran

03·06·2026

Artzabal topaguneko taberna-jatetxea kudeatu eta ustiatzeko esleipena abiatzea onartu da, osoko bilkuran

Kontratuaren iraupena 5 urtekoa izango da, urtebeteko bost luzapen egiteko aukerarekin. Pleguak argitaratu berri dira: ekainaren 27ra arte izango da proposamenak egiteko epea.

Herri-bideen inbentarioa eguneratzea onartu da, aho batez

03·06·2026

Herri-bideen inbentarioa eguneratzea onartu da, aho batez

Herri-bideetan 2014 eta 2026 artean izandako aldaketak jaso ditu eguneraketak. Jendaurreko epean jarriko da, 30 egunez, Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denean.

Udalbatzak Hiri Antolamenduko Plan Orokorra onartu eta Foru Aldundira igortzea erabaki du, behin betiko onar dezan

03·06·2026

Udalbatzak Hiri Antolamenduko Plan Orokorra onartu eta Foru Aldundira igortzea erabaki du, behin betiko onar dezan

Aldundiari bidaliko zaio HAPOaren behin betiko dokumentua orain, hari baitagokio azken onarpena ematea. Zubietako Errota eremua etenda utzi da, URA Ur Agentziak aldeko txostena egin eta etenaldia bertan behera uzteko eskatu arte.

Herriko kirol sistema indartzeko lanketa, abian

02·06·2026

Herriko kirol sistema indartzeko lanketa, abian

Kirol sailak bi lan-ildo jarri ditu martxan, azken hilabeteotan, herriko eragileekin elkarlanean: bat, Eskola Kirolaren eredu propioan sakontzeko, eta, bestea, herriko kirol klubak indartzeko.

Jakin Jardunaldia 2026: “Euskara esanindartzeko bidean: adierazkortasuna euskaraz lantzeko eztabaidak, gakoak eta hautuak”

27·05·2026

Jakin Jardunaldia 2026: “Euskara esanindartzeko bidean: adierazkortasuna euskaraz lantzeko eztabaidak, gakoak eta hautuak”

Euskararen adierazkortasunaz gogoetatzeko plaza izango da XII. Jakin Jardunaldia, ekainaren 18an eta 19an, Usurbilen. Adierazkortasuna lantzeko irizpideez, egungo baliabide edo egiturez eta aurre egin beharreko gabeziez jardungo dute, besteak beste.

Bihar jarriko da martxan tren geltoki berria, bere osotasunean

22·05·2026

Bihar jarriko da martxan tren geltoki berria, bere osotasunean

Hiru urte pasatxoren ostean irekiko da Usurbilgo tren geltoki berria: maiatzaren 23an jarriko da martxan. Geltokirako konexioak eta irisgarritasun eta segurtasun baldintzak nabarmen hobetu dira, igogailuen bidez eta tren pasabide arriskutsuenetako bat ezabatuta.

650 Usurbil Bizi proiektuak Usurbilgo ondare artistikoa hezkuntza komunitateari eskaintzeko proposamen didaktikoa landu du

21·05·2026

650 Usurbil Bizi proiektuak Usurbilgo ondare artistikoa hezkuntza komunitateari eskaintzeko proposamen didaktikoa landu du

Usurbil Museo Irekia bisita gidatuko edukiak Hi bai artista! proposamen didaktikoan bildu dira, ondare artistikoaren transmisioa bultzatzeko asmoz. Edukiak adinaren arabera lantzeko egokitu dira, LHko eta DBHko ikasleentzat.

Udalak hainbat dirulaguntzaren behin-behineko ebazpenak argitaratu ditu

21·05·2026

Udalak hainbat dirulaguntzaren behin-behineko ebazpenak argitaratu ditu

Ingurumena, Nekazaritza eta abeltzaintza, Hirigintza, Gizarte Zerbitzuak, Kultura eta Kirol sailetako hainbat dirulaguntza lerroren ebazpen proposamenak dira: alegazioak aurkezteko aukera izango da, bihartik hasita ekainaren 4ra arte (hori barne).

Jai eta aisialdi guneetan eraso matxistei aurre egiteko protokoloari buruzko saioa jaso dute eragileek

18·05·2026

Jai eta aisialdi guneetan eraso matxistei aurre egiteko protokoloari buruzko saioa jaso dute eragileek

Iaz eguneratutako protokoloaren balorazioa egin, eta hobetzeko proposamenak jaso dituzte. Indarkeria matxistarik gabeko gunea izango da Sagardo Egunean, 18:00etatik 23:00etara, Mikel Laboa plazan.

Haur eskolan izena emateko aukera izango da abuztuaren amaierara arte

15·05·2026

Haur eskolan izena emateko aukera izango da abuztuaren amaierara arte

Haur eskolan izena emateko epea amaituta, oraindik ere lekua dago, batik bat, 0-1 urteko haurren gelan: abuztuaren amaierara arte luzatuko da izena emateko aukera.

Udalak Santueneko erdigunea eta Gure Elkartea taberna eraberritzeko proiektuak aurkeztuko ditu auzoan, maiatzaren 20an

13·05·2026

Udalak Santueneko erdigunea eta Gure Elkartea taberna eraberritzeko proiektuak aurkeztuko ditu auzoan, maiatzaren 20an

Jubilatuen taberna zein inguruko eremuaren baldintzak hobetzeko aurre-proiektuen berri emango da. Aurkezpena Santueneko frontoian izango da, 18:30ean.

Andoaingo ‘Laguntasuna’-k irabazi du Buruntzaldeko Beat-Eroak rap lehiaketa

12·05·2026

Andoaingo ‘Laguntasuna’-k irabazi du Buruntzaldeko Beat-Eroak rap lehiaketa

Maiatzaren 7an, Astigarragako Erribera Kulturgunean, Buruntzaldeko BeatEroak egitasmoaren amaiera ekitaldia egin zen.

Emakume Master Cup txapelketa eta Itzulia Women lasterketa, maiatzaren 17an, Usurbilen

08·05·2026

Emakume Master Cup txapelketa eta Itzulia Women lasterketa, maiatzaren 17an, Usurbilen

Udalak diruz lagundu du esku pilota txapelketa. Mozketak izango dira trafikoan, N634 errepidean, lasterketa dela eta.

‘Euskararen eta artearen Usurbil. Rikardo Arregiren oihartzuna, 60 urte geroago’

06·05·2026

‘Euskararen eta artearen Usurbil. Rikardo Arregiren oihartzuna, 60 urte geroago’

Juan Jose Alkain Udarregi bertsolariari 1966ko maiatzean egindako omenaldiaren 60. urteurrena ekarriko du gogora 650 Usurbil Bizi proiektuak. Euskararen eta artearen Usurbil ildoetan sakonduko da, maiatzaren 15ean eta 22an.

Tren geltokiko zubi berria irekiko dute asteazkenean

27·04·2026

Tren geltokiko zubi berria irekiko dute asteazkenean

Tren geltoki berriko zubia, kaleko igogailuak eta eskailerak amaitu ditu ETSk: apirilaren 29tik aurrera erabili ahal izango dira, goizeko lehenengo ordutik. Geltokia bere horretan ez dago prest oraindik, eta geltoki zaharraren ondotik izango da nasetarako sarbidea. Apirilaren 29tik 30erako gauean desmuntatuko dute behin-behineko zubia.

Gaikako bilketa %85ekoa izan zen 2025an

24·04·2026

Gaikako bilketa %85ekoa izan zen 2025an

Hondakinen bilketaren datu guztiak jasotzen dituen txostena eta emaitzak argitaratu ditu udalak, webgunean. Hondakinen sorreran gora egin da azken urtean: herritar bakoitzak 506kg sortu zituen. Europako Zero Zabor Ziurtagiriaren berrikuspenean lau izar jaso ditu Usurbilek.