Visor de contenido web

Izan zirelako gara · 2021/09/18

2021eko irailaren 18an 85 urte bete ziren tropa faxistak, 36ko gerra betean, Usurbilera. Gerra hark Usurbilen eta usurbildarrengan utzitako ondorioak aztertzen ari da Usurbil 1936 elkartea, hainbat herritarren laguntzarekin batera. Efemeridea baliatu zuten 36ko gerran fusilatu, torturatu, atxilotu, erbesteratu... zituzten herritarrak gogoratzeko. Udalbatzako hiru alderdiek bat egin zuten ekitaldiarekin.