Imagen de páginas interiores
Aplicaciones anidadas
Aplicaciones anidadas
Noticias
09·10·2024
Udal-gobernuak 2025eko aurrekontuak aurkezteko bilerak urri-azaroa artean egingo ditu
Bederatzi bilera egingo dira herri-auzoetan, urriaren 29tik azaroaren 12ra bitartean, eta tokian tokiko gaiez hitz egiteko ere baliatuko dira. Azaroko osoko bilkuran onartu nahi dituzte aurrekontuak.
03·10·2024
Kirola seguruago egiteko inbertsioak egin dira kiroldegian
Hainbat segurtasun neurri hartu dira barruko pistan zein kanpokoan. Guztira, 17.000 euro inguruko inbertsioa izan da.
01·10·2024
Beterri-Buruntzako enplegu planaren barruan, udal brigadetan operario gisa lan egiteko formazioa jaso eta lanaldi osoko lanpostuak eskainiko dira, bost hilabeterako: Usurbilen kasuan, bi lanpostu izango dira. Lanbidek kudeatuko ditu eskaerak: urriaren 7an irekiko da izena emateko epea.
30·09·2024
Larunbatean, urriaren 5ean, eskainiko da lehenengo aldiz, elkarteko kideen eskutik. Partaide kopurua mugatua denez, izena eman behar da aldez aurretik, 650 Usurbil Biziren webgunean. Ibilbidean zehar jarritako totemei esker, nork bere kasa egin dezake ibilbidea, eta, horrez gain, 650 Usurbil Bizirekin elkarlanean, bisita gidatu gisa eskainiko da.
27·09·2024
Haur eskolako eta Elkarguneko proiektuei aurre egiteko mailegu bat eskatuko du udalak
Udal-gobernuak 2,7 milioi euroko kreditu aldaketa bat egitea proposatu dio udalbatzarrari, mailegu bat eskatu eta bere Legealdiko Planean jasotako bi herri proiektu oso garrantzitsuri aurre egiteko: udal-gobernuaren aldeko botoekin onartu da. Dekretuz onartu diren beste bi kreditu aldaketaren berri ere eman dute iraileko osoko bilkuran, 338.460 euro biak batuta. Guztiak kontuan hartuta, udalak bere historian izandako aurrekonturik handiena izaten amaituko du 2024a, 19.295.800,58 eurokoa.
25·09·2024
Gaur banatuko dute, etxez etxe, Emakumeon Etxeko urritik urtarrilera bitarteko egitaraua. Zaintza ekimenen zikloaren bidez, besteak beste, zaintza lanen garrantzia eta ikusezintasuna, migrazioa, hezkuntza eta amatasunaren gaiak mahai gaineratuko dira.
23·09·2024
Udalak asfaltatze kanpainari ekingo dio, aste honetan
Hainbat gunetan izaera desberdineko asfaltatze lanak egingo dituzte. Ibilgailuen trafikoari gehien eragingo diona Santuenekoa izango da: atarien arteko hartxintxarrezko aparkaleku guztiak asfaltatuko dira. Gainerakoan, hiru zebra bide altxatu eta hainbat petatxu jarriko dira.
23·09·2024
Datozen asteetan zuhaitzak moztu eta aterako dituzte Andatzatik
Gaur bertan hasiko dira lanean. Ustiaketa egingo den lursailak 18 hektarea inguru ditu, eta 4.047 m3 egur ustiatuko dira. Udalak baldintza gisa jarri du, besteak beste, Aginagako tuneleko obrak hasi arte izango dutela basoa ustiatzeko baimena.