Publicador de contenidos
Atrás

Txerra Rodriguezen hitzaldia: '30 urte mihigintzan'

Noaua! Kulturaldia 2021
15 NOV

Txerra Rodriguez (Derio, 1977) ez da hasiberria euskara elkarteen mugimenduan. Derioko Tximintx elkartearen sorrerarekin murgildu zen euskaltzaleen mugimenduan eta geroztik bide oparoa egin du euskalgintzan militante modura, profesionalki eta soziolinguistika arloko dibulgatzaile modura ere. Euskara elkarteen hiru hamarkadako ekarpena aztertu du bere doktoretza tesian.

30 urte mihigintzan. Euskara elkarteek euskararen biziberritzean izan duten eragina 1987-2017” liburuan (UEU, 2020) argitaratu du Txerrak tesia. Euskara elkarteen ibilbidean izandako lorpenak, hutsuneak eta erronkak xehe-xehe aletzen saiatuko gara hitzaldian.

Noiz: azaroaren 15ean, 19:00etan.

Non: Sutegiko auditoriumean.

Antolatzailea: Noaua! Kultur Elkartea.

Izen-ematea (doan): usurbilkultura.eus -en.