Publicador de contenidos
24
NOV
Azaroaren 25ean Emakumeen Aurkako Indarkeriaren kontrako nazioarteko eguna dela-eta, Usurbilgo Udaleko Parekidetasun Sailak “Bakean dagoena bakean utzi!” antzezlana antolatu du larunbaterako, Sutegiko auditorioan. Antzezleak Idoia Torregarai eta Mirari Martiarena dira.
Zehaztasunak: “Euskara eta generoa binomioa gero eta garrantzia handiagoa hartzen ari da. “Euskalduntze” kontzeptua bera protagonismo horren adierazle garbia da. Erlazio horren garrantziaz jabetuta daude gure bi protagonistak eta bikote horri hirugarren erpin bat gehitu nahi izan diote: umorea. “Bakean dagoenari bakean utzi” ikuskizuna elkarrekin lotzen diren elkarrizketek osatzen dute. Bertan, euskara eta generoari buruzko hainbat kontu aletzen dituztelarik, betaurreko umoreak jantzita: euskalkiak, amatasuna, onomatopeiak, gorpuzkerak, euskarakadak… Bakean dagoena bakean uzteko ez daude prest!”. Sarrera doan izango da.
26
MAR
Udaleko Parekidetasun Sailak antolatutako solasaldia da. Haur eta gazteak berdintasunean hezteko baliabide ugari ditugu: Ipuin parekideak, film eta serie parekideak, hizkuntza era ez sexistan erabiltzeko gidak, emakume erreferenteak... Baina, horien berri izateaz gain, ezinbestekoa da helduon ikuspegia aldatzea. Hitzaldi honetan berdintasunean hezteko baliabideak azaltzeaz gain, ikuspegia aldatzeko kontuan izan beharreko eremuez jardungo gara.
Solasaldia martxoaren 26an izango da, asteartearekin, 17:00etan, Potxoenean.
12
MAR
30
NOV
Azaroaren 25ean da Emakumeen Aurkako Indarkeriaren Kontrako Nazioarteko Eguna, eta horren harira Udalak hainbat ekimen antolatu ditu, tartean, honako hau: azaroaren 30ean kafe-tertulia bat antolatu du, 18:00etan Potxoenean, "Ni ere izan nintzen nerabe" goiburupean. Harremanok taldeak tratu onak lantzeko solasaldia eskainiko du. Bereziki guraso eta irakasleei zuzenduta dago.
10
NOV
Sagarraren bihotza, sagardoaren kultura
Sagardoa eta egur-lana usurbildarren historiaren ardatz. Sagargintza lanetan ari eta egurraren soinuak eman zion izaera Txalapartari eta jaialdi batekin ospatuko dugu Usurbilen Sagardoak, egurrak eta Txalapartak herrian duten lekua.
19
JUN
20
JUN
18
SEP
Azken egunak
Irailaren 18tik 22ra bitartean, Oiardo Kiroldegian eskaintzen diren hainbat ikastaroetako saio irekiak egingo dira.
27
MAR
18
JUL
20
JUN
Ekainaren 20ean aurkeztuko du Joan Mari Torrealdaik Usurbilen, bere azken liburua: 'El asedio al euskera. Más allá del libro negro (Setioa euskarari, liburu beltzaz harago). Xabier Arregi alkateak emango dio ongi-etorria ekitaldiari, eta Idioia Torregarai eta Mertxe Aizpurua herriko kazetariek elkarrizketatuko dute. Aurkezpena Sutegin izango da, 18:30ean.
13
FEB
28
MAY
31
MAY
Azala
Usurbilgo Sexu Aholkularitza Gunea 6 urte daramatza sexu-heziketa hamaika modutan eskaintzen. 2011n lehen pausoak eman zituenetik, desira tailerrak, argazki-erakusketak, hitzaldiak, tailerrak... antolatu ditu, eta, hain zuzen, HAMAIKA ERAtan eta aurrera! izeneko erakusketan, ordutik hona Sexu Aholkularitza Guneak egin duen ibilaldiaren lekuko diren argazkiak ikus daitezke. Erakusketa Sutegiko erakusketa-gelako kristaleran dago, eta maiatzaren 31era arte izango da ikusgai.
14
OCT
ONDAREAREN EUROPAKO JARDUNALDIEN baitan, 'Harriak Hitz' bisita gidatuak eskainiko dira urriaren 14 eta 15ean.
07
ABR
Iaz martxan jarritako Harria Hitz kultura-ibilbidea egiteko aukera izango da apirilaren 7an. Ibilbide horrek Usurbilek eus-
kal kultura garaikidearen susperraldian jokatutako papera ezagutaraztea du helburu. Usurbilgo alderdirik esanguratsue-
nak erakusten dira: sagardoa, Artze anaiak, Alejandro Tapia, Mikel Laboa, Zumeta, Udarregi, eta gizon-proba. Ibilbide hori mugikorretarako APP bidez egin daiteke: udalaren webgunean
dago eskuragarri aplikazioa.
Apirilaren 7ko egitaraua hauxe da:
- 10:00: Usurbilgo frontoian elkartu
- 10:15 TxTxTx (Txokoaldeko Txalaparta Txokora) bisita
- 11:30: Harria Hitz bisita gidatua herrigunean
- 13:00 Zumeta Arte Estudiora bisita
- 14:15 amaiera
Informazioa eta erreserbak: 605 72 98 02, info@ereiten.com
26
ABR
Sarrera:
doan.
Adina:
Apirilaren 26an izango da, 18:00etan, Sutegiko auditoriumean, 3 urtetik aurrerako haurrentzat. Sarrera doan izango da.
PATATA TROPIKALA ANTZERKI LABORATEGIAK, ipuin desberdinak nahastu ditu, bizikidetzaz hitz egiteko. Txontxongiloak, antzerkia, ilusioa eta irudimena nahastu ditu antzezlan dinamiko eta dibertigarria sortzeko.
29
MAR