Publicador de contenidos
Atrás Enpresa bat sortu edo martxan jarri berri duten ekintzaileei zuzendutako ikastaroa antolatu dute Beterri-Buruntzako udalek
16·04·2018

'Zure enpresa nola sortu edo kudeatu' izeneko ikastaroa antolatu du Beterri-Buruntza Udalak-eko Ekintzailetza Zerbitzuak, Lanbiderekin elkarlanean. Bi eguneko ikastaroa izango da, maiatzaren 8an eta 9an, goizez ala arratsaldez, eta doakoa izango da. Enpresa bat sortu nahi duten edota enpresa bat martxan jarri berri duten pertsona eta ekintzaileei zuzenduta dago ikastaroa.
Hemen xehetasunak:
Noiz: maiatzak 8 eta 9
Non: Hernani. Gabril Zelaia eraikina
Ordutegia: Bi aukera: goizez edo arratsaldez
Goizeko taldea: 9:00-13:00
Arratsaldeko taldea: 15:00-19:00
Informazioa eta izen-ematea: Tel: 943 304 221 (Nerea Yurrebaso) ekinean@andoain.eus
