Publicador de contenidos
Atrás
Zumetaren muralaren 50. urteurrena: egitarauaren aurkezpena
12 FEB
Usurbilen kokatutako Zumetaren Horma irudiak 50. urte betetzen ditu 2023ko urte honetan. Horma irudi hau ikonikoa da hainbat arrazoirengatik eta garrantzia handiko artelana da, Usurbilgo mugetatik kanpo ere Euskal Herriko artearen historian berebiziko lekua duelarik. Urteurren honen karietara Usurbilgo udalak Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzarekin egitarau oparoa eta garrantzitsua antolatu du 2023 urterako. Besteak beste abiatuko diren kontserbazio lanak, Usurbilen egingo diren bi erakusketa bereziak eta bestelako ekimenak aurkeztuko dira.
Noiz: otsailaren 12an, 12:00etan.
Non: Mikel Laboa plazan
Antolatzailea: Usurbilgo Udala. Laguntzailea: Gipuzkoako Foru Aldundia.