Publicador de contenidos

Zumarte musika eskolak eta udalak hitzarmena berritu dute

Udalak %10 igoko du musika eskolaren jarduna laguntzeko ekarpena: guztira, 55.000 euro. Urtebeteko indarraldia izango du.

05·10·2021


Usurbilgo Udalak eta Zumarte musika eskolak hitzarmena berritu dute, gaur, urtebeterako. Udalak, gainera, %10 igoko du musika eskolaren jarduna laguntzeko ekarpena: 50.000 eurotik 55.000 eurora, zehazki. Agurtzane Solaberrieta Mesa Usurbilgo alkateak eta Agurne Alkorta Zumarte musika eskolako lehendakariak sinatu dute bi erakundeen arteko hitzarmena.

Udalak, bere aldetik, diru ekarpena handitzea erabaki du, batetik, Zumartek bere eskaintza zabaldu duelako eta, bestetik, Usurbilek kulturarekin duen lotura estuan zerikusi handia duelako musika eskolak, batez ere, herriko haurren musika formakuntzari begira.