Publicador de contenidos
Atrás Zubiaren obrek Txokoalderen egunerokoan ahalik eta eragin txikiena izateko aukerak aztertuko dituzte udalak eta auzotarrek
06·09·2024
Txokoaldeko zubiaren obrek auzoaren eta auzotarren egunerokoan ahalik eta eragin txikiena izateko aukerak aztertuko dituzte udalak eta auzotarrek, elkarrekin. Zutabeak izan ezik, zubia erabat eraitsiko dute, eta horrek ezinbestean baldintzatuko ditu auzotarren eguneroko joan-etorriak. Udalak eta auzotarrek horren inguruan hitz egiteko bilera egingo dute datorren astean, irailaren 10ean (Txokoargin, 19:30ean).
Horrez gain, eragina ahalik eta txikiena izateko aukerak aztertzeko helburuz, galdetegi bat jarriko dute martxan. Udalak datorren astean banatuko du inkesta etxez etxe, eta bi asteko epea izango da erantzunak uzteko, irailaren 11tik 25era bitartean; Erroizpen eta Txokoargin jarriko dituzten buzoietan utzi ahal izango dituzte.
ETS-k jada esleitu ditu Aginagako tuneleko lanak: zehazki noiz hasiko diren jakinarazi ez badute ere, litekeena da epe ertainean hastea. Tuneleko lanekin hasi aurretik berrituko dute Txokoaldeko zubia: oinezko, txirrindulari zein ibilgailu motordunentzat baliogarria izango da, eta 30cm igoko dute. Aurreikuspenen arabera, zazpi hilabete beharko dituzte horretarako.